Itxi

TRIKUHARRIA IRUNEN

"Inguruan parekorik ez duen aurkikuntza megalitikoa da"

Hilharriak elkarteko Iñigo Txintxurretak trikuharri bat topatu du Irunen, herri honetan aurkitu den lehendabizikoa. Ikusitako ezaugarrien arabera, oso egoera onean dago eta oso garrantzitsua da hori.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itxialdian leiho bat ireki zaigunean aurkitu du Iñigo Txintxurretak Irungo lehendabiziko trikuharria. Olaberria auzoko eremu pribatu batean topatu du, eta haren berri eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, hemendik aurrera egin beharreko urratsak zeintzuk diren zehazteko.

Monumentu megalitikoak dituen ezaugarrien arabera, oso garrantzitsua da egin duen aurkikuntza. Tumuluaren diametroa 14 metrokoa eta 1,20 metro inguruko altuera du. Inguruko peristalitoa, berriz, bikain mantendu da neolito garaitik.

Hilharriak elkarteko kide da Txintxurreta. Astebururo ateratzen dira mendira monumentu megalitikoen bila, eta urtean 70-100 inguru aurkitzen dituzte. Berarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n, Irunen egin duen aurkikuntzaz eta elkarteari buruz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)