Adinekoei bisitak
'Gogorra izan da. Bi hilabete eta erdiren ondoren, aita ikusiko dugu'
Lekeitiko adinekoen egoitzan gaur arratsaldean bueltatuko dira senide eta egoiliarren arteko bisitak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lekeitioko Uribarren-Abaroa adinekoen egoitzan, alarma egoera izendatu baino 10 egun lehenago itxi zituzten ateak. Birusak hartu zezakeen hedapenaren aurrean, azkar ibili ziren eta emaitza baikorrak izan dituzte: ez da hildakorik izan eta ez dute koronabirus kasurik antzeman. Gainerako egoitzetan bezala, senideen bisitak debekatuta dituzte Lekeition baina, Bizkaiko aldundiak onartu duen agindu berriaren helduz, jarraibide aldatu dituzte. Astean behin, adinekoak bisitatzeko aukera zabaldu dute baina, segurtasun neurri zorrotzekin.
Langilea lehen bisita horien esperoan dago, Iraia Uribarren, Lekeitiko adinekoen egoitzako langileak Faktorian aitortu duenez. 'Gogorra izango da, babes neurri asko hartu beharko dira, ez da zuk nahi duzun bisita izango'. Badiolatarrak, ostegunari begira daude, urduri: bi hilabete eta erdiren ondoren, egoitzan duten aita ikusiko dute. Ikutu ez baina, begietara begiratzeko moduan izango dira.