Arantxa Tapia sailburua
'Astelehenetik aurrera adinen araberako ordu-tarteak desagertzea espero dugu'
Arantxa Tapiak konfinamendua arintzeko prozesurako Eusko Jaurlaritzak izendatu duen koordinatzaileak, adierazi du bigarren fasean mugimendu librea behar dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eusko Jaurlaritzak bigarren fasera igarotzeko aurkeztu duen agirian jasota dago adin tarteen araberako ordutegien desagerpena. Arantxa Tapia itxialdia arintzeko prozesurako Jaurlaritzak izendatu duen koordinatzaileak 'Faktoria'n esan digunez,'adinaren araberako ordutegiek desagertu behar dute, mugimendu librea behar da bigarren fasean'. Eskari zuzena egin diote Osasun ministerioari eta maiatzaren 25tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoa 2. fasera pasatzen bada, 'ordutegiak desagertzea' espero du Tapia sailburuak. Adinekoentzat ordu zehatz bat izatea posible ikusten du Eusko Jaurlaritzak baina, eurek 'horrela nahi badute'. Nahasmen handia sortzen baitute ordutegiek Tapiaren arabera, batez ere, terrazetarako mugarik ez dagoenean baina, paseroako bai.
Etxebizitzetan elkartzeko baimenaren inguruan argibide gehiago nahi ditu Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuari eskatu dizkio, dekretuan kaleratutakoaren arabera, 'kalean ibiltzeko' baimena dagoelako baina, ezin dute ziurtatu etxeeetan elkartzea baimentzen ote duen. Dena den, Tapia sailburuak ez luke gertatzerik nahi 'elkarte gastronomikotean biltzeko modua izatea eta etxeetan ez'.