Kamerak hondartzetan
Hondartzetako jende kopurua kontrolatzeko kamerak jarriko dituzte Donostian
GORKA OTAEGI
Urgull mendian eta Igeldon egongo diren kamerek automatikoki zainduko dute hondartzen betetze maila segurtasun distantzia mantendu ezin denean sarrera galarazteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Uda honetan, kamera batzuek automatikoki kontrolatuko dute Donostiako hondartzetako jende kopurua. COVID 19agatik ezarritako segurtasun tartea mantentzeko, ezinbestekoa izango da hondartzen edukiera mugatu eta uneoro dagoen jende kopurua kontrolatzea.
Gipuzkoako hiriburuan, Azti teknologia zentroak jarritako kamera batzuen bidez egingo dute lan hori. Igeldo eta Ulia mendietatik zainduko dute Donostiako hondartzen betetze maila. Sistemak nola funtzionatuko duen azaldu digu Irati Epelde Aztiko ozeanografoak.