ARMERIA EUSCADIENSIS
"Euskal Herriko kostaldean bakarrik jaiotzen den landarea da, kresala behar du"
Lore txiki askoz osatutako bola forma du Armeria Euscadiensis landarearen lore arrosak eta Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean bakarrik jaiotzen da. Anaïs Mitxelena biologoak azaldu dizkigu xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txio batek eraman gaitu Armeria Euscadiensis landarea ezagutzera. "Aurten ere loratu da" idatzi zuen Iñaki Sanz-Azkue herpetologoak Twitterren, eta mundu osoan Euskal Herrian baino aurkituko ez dugun landareari buruz gehiago jakin nahi izan dugu.
Anaïs Mitxelena biologoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko kideak azaldu dizkigu landareari buruzko xehetasunak, baita landarearen historiari buruzkoak ere, besteak beste XIX. mendearen amaieran topatu zuela Georges Rouy botanikari frantsesak, Donostiara egindako bisita batean.