Itxi

Astelehenean

Bigarren fasearen hasiera, 'Faktoria'n

Eskoletan, kafetegietan, igerilekuetan eta hondartzan izango dira albistegietako lankideak.

BI pertsona eserita, musukoa jantzita, Bilbon. Argazkia: EFE

Gauzak ondo, astelehenean sartuko gara konfinamenduaren arintze aldiaren bigarren aldian, eta bertatik bertara kontatuko du 'Faktoria'k nolakoa izango den esnatze hori. Besteak beste, eskoletan, kafetegietan, igerilekuetan eta hondartzan izango dira albistegietako lankideak.

Analisiaren mahaian, Iñaki Galdos, Laura Mintegi eta Jesus Prieto-Mendaza eseriko dira.

Astelehenero bezala, Bernardo Atxagaren “lagunarteko kontuek” itxiko dute saioa.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia izango dugu Patri Espinar eta Beñat Zarrabeitiarekin. Jarraian, zabaltzear dauden zinema aretoen egoeraz hitz egingo dugu SADE enpresako Iñaki Elorzarekin. 11:00etako albistegiaren ondoren, 'Bilbotik mundura' tartean, Jon Aldeiturriagak Itsaso Zelaia ekarriko digu, «Okelbiz» Bizkaiko Harakinen Elkarteko presidentea. Ondoren, Hong Kong-Ortuella bizikletaz egiteko abentura etenda, orain sasoikako lanetan Nafarroan dabilen Asier Arroita abenturazalea. 12:00etan, berriz, 'Kutxa Ekogunea' tartea zabalduko dugu, eta, segidan, Loreto Mauleon aktorea elkarrizketatuko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".

Informazio gehiago (3)