Adolfo Arejita
'Kutsatze indarrak ukitu gaitu'
'Kutsatze-indarra' edo 'iragate-indarra' formak proposatu ditu euskaltzainak Covid-19ak transmititzeko duen gaitasunaz aritzeko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maskarak janztera ohitzen ari gara. Joan den astetik derrigortuta gaude musukoa janztera denda edo lokal itxietara sartzen garenean eta bi metroko segurtasun distantzia bete ezin dugunetan. Osasun agintariek esan digute COVID 19aren transmisioa eragozteko eraginkorrak izan litezkeela; alegia, 'iragate-indarra' edo 'kutsapen-ahalmena'-ren kontra egiteko egokiak izan litezkeela. Horiek dira, hain zuzen ere, Adolfo Arejita euskaltzainak gaur 'Faktoria'n proposatu dituen euskal formak.