Kargatzen...
Itxi

HAURREN HEZIKETA ETXEAN

"Irailetik aurrera borondatezkoa izan beharko litzateke haurrak eskolara bidaltzea"

EHUko Zuzenbide Zibileko irakaslea da Madalen Goiria, eta Hezkuntza Librerako Elkarteko kide. Hezkuntzak orain arte izandako monopolioa alde batera utzi eta etxean irakasteko beharraz aritu zaigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Umeak hezteko ardura gizarteari itzuli behar zaiola uste du Madalen Goiria EHUko irakasleak, eta egoera juridikoa aldatu behar dela, 6 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoek etxetik ikasten jarraitu ahal izan dezaten. Heziketa eredua aldatzea ezinbesteko jotzen du, eta hezkuntzak alde batera utzi behar duela orain arte izan duen monopolioa, esku zabaltasunez jokatuz.

Ikasteko eredua bera ere berrikusi beharraz hitz egin digu Goiriak, eta gaiez gai baino, proiektuei esker ikastea ikasleek, eskola eta etxea bat eginda.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)