Ostiralean
Julen Mendoza, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan
Maite Artolak hizketaldi patsadatxua egingo du Errenteriako alkate ohiarekin.
Ostiraletan gertuko elkarrizketa patxadatsutarako tartea hartu ohi dugu 'Faktoria'n, eta, biharkoan, Julen Mendoza Errenteriako alkate ohia izango dugu. Zortzi urtez izan zen Errenteriako alkate Mendoza, eta bi legealdi horietan elkarbizitzaren aldeko urrats garrantzitsuak egin zituzten herrian. Urte horiei buruz eta egungo bizitzaz hitz egingo du Maite Artolak harekin, 09:30etik aurrera.
Aurrez, solasaldiaren garaian, Xabier Barandiaran eta Julen Orbegozo izago ditugu, eta Pablo Joxe Aristorenaren 'Post Data' ere izango dugu.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Idoia Torregaraik jarriko dio umore printza egunari. Ondoren, Instagrameko euskaldun jarraituenen zerrenda errepasatuko dugu, eta Filosofia merkea ekarriko digu Markos Zapiainek. 11:00etako albistegiaren ostean, Irlandan bizi den Euskadi Irratiaren entzule batekin hitz egingo dugu, Iñaki Irigoienekin. Jarraian, elkarte gastronomikoen egoeraz ariko gara Iñaki Lizartzarekin (Donostiako Union Artesana elkarteko zuzendaritzako kidea), Iñaki Oruberekin (Donostiako Istingorra elkarteko presidentea) eta Imanol Azkonarekin (Iruñeko peñen federazioko presidentea). 12:00etako albisteen errepasoaren ondoen, berriz, bi astorekin Zornotzan agertu den suitzarraren arrastoari egiko diogu (Barbara izeneko emakume bat).
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".