Itxi

Hondartzak

'Oso kezkatuta gaude hondartzetako jende-pilaketekin, orain eta udarara begira'

Amaia Agirre eta Haritz Alberdi, Getxoko eta Getariako alkateak, kezkatuta daude hondartzetako pilaketekin eta horiek kontrolatzeko zailtasunak izan ditzaketela azpimarratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jende pilaketak, hondartzak dituzten herriak kezkatzen ditu. Getxoko Ereaga areatzak ostegunean utzitako irudien biharamunean, hondartza bertara eraman du Amaia Agirre alkatea. 'Norberaren erantzunkizunari deia egiten diegu, segurtasun neurriak eta distantziak zaintzea' esan du Agirre alkateak. Udalek ezin dutelako hondartzara doazen guztien jarrera zaindu:  'Kontrolaezina da' esan du Agirrek, 'ez dugu horrenbeste jende hondartzetan sartu eta banan-banan jendeari esaten zer egin behar duen edo galdetzen zenbat denbora daraman hondartzan'.

Baliabide falta

Getarian egoera berdintsua da: 'oso kezkatuta nago' esan du 'Faktoria' albistegian, Haritz Alberdi alkateak. Kezka orain eta bereziki udarako denboraldira begira. Jende asko etorriko dela uste dute eta Getarian bisitariak 'nahi dituzte'. Baina, jende-pilaketa ekiditeko baliabideak eskatzen dituzte: 'Aldundiari eta Jaurlaritzari eskatzen diegu baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak jartzeko, laguntza eskatzen ari gara eta ez zaizkigu iristen'. Getariako adibidea jarri du Alberdi alkateak: 'bi udaltzain ditugu, asteburuan bakarra lanean ari da eta goizetik bakarrik eta ezinezkoa da hondartzen kontrola egitea'. Udaran zer egin erabakitzeko hausnarketa hasi dute baina, aurrekonturik ez dute eta  Gipuzkoako Foru Alduniari luzatu diote eskaria: 'Bizkaiko Aldundia 2012. urtetik egiten ari den bezala, Gipuzkoako Diputazioak herriak lagundu ditzala sorospen zerbitzu eta hondartzainekin'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)