JARDUERA FISIKOA
"Jarduera fisikoarekin jarraitu behar da, baina bereziki indarra lantzea da gakoa"
Jon Irazusta EHUko fisiologiako irakasleak gakoak eman dizkigu itxialditik atera ondoren berreskuratu behar ditugun ariketa ohiturak hobetzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bukatu dira aitzakiak. Bukatu da itxialdia, eta berriro ekin behar diogu ariketa fisikoari. Modu kementsuan egiten badugu, astean 75 minutu egitea gomendatzen du Munduko Osaun Erakundeak, eta modu apalagoan egiten badugu astean 150 minutu, gutxi gora behera egunero ordu erdiz azkar ibiliz, adibidez. Hala ere, bihotza martxan jarri behar dugu beti, eta arnasa ere pixka bat bortxatu arte, Jon Irazusta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak esan digunez.
Bestalde, indarra lantzearen garrantzia ere azpimarratu digu Irazustak, gorputza indartsu izateak zahartzaroan besaulkitik altxa eta mugitzen lagunduko baitigu. Indarra lantzeko ariketa errazak ere azaldu dizkigu 'Faktoria'n egin diogun elkarrizketan.