Iker Elizalde, Hendaia
"Frantziar estatu osotik Hendaiara etor litezke eta guk ezin dugu Gipuzkoara joan?"
Iker Elizalde Hendaiako alkate-ordearekin hitz egin dugu Ipar Euskal Herria 2 fasera pasa den egunean, eta Lapurdi-Gipuzkoa muga irekitzea 'ezinbestekotzat' jo du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko muga lehenbailehen irekitzea ezinbestekoa da. Hendaiako ehundaka herritarrek azken asteetan egin duten aldarrikapenarekin bat egin du Hendaiako udalak eta eskariari ahotsa jarri dio Iker Elizaldek, Hendaiako alkate-ordeak: 'guretzat ahalik eta fiten irekitzea, hobekio'. Bizi eremu natural bat da Bidasoaldea, alde batetik bestera igarotzeko ohitura dute bai lapurtarrek eta baita gipuzkoarrek ere eta ez dute ulertzen gertatzen ari dena: 'bitxi egiten zaigu, ahalbideratzen zaiela Estatu Frantses osotik honat etortzea eta trabak jartzen zaizkigu euskaldunen artean elkar lotura izateko', esan du Elizalde alkate-ordeak eta baiezatu du, konfinamendua arauak ez direla erabat bete, mugitzeko debekua izan arren, 'konfinamendua hasieran baieztatu dugu Parisko 150 mugikorren jabeak hemen izan direla'.
Normaltasun berria
Ekainaren 2an, bigarren fasera igaro da Ipar Euskal Herria. Frantziar Estatu osora mugitzeko baimena izango dute Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek eta horrez gain, taberna, jatetxe eta kiroldegiek ateak zabal ditzakete. Hendaian, Baionan eta Donibane Lohizunen terraza asko zabalik aurkitu ditu 'Faktoria'ko unitate ibiltariak baina, Hendaiako herriko etxetik nabarmendu dute, ostalariek tentu handiz zabalduko dituztela negozioak. 'Eredua aldatu behar da' esan du Elizaldek, 'krisiak erakusten du ereduak ez duela balio, pertsonen gainetik finantza dagoela eta horri buelta eman behar dugula'. Aldaketa horren zantzuak ikusi idtu, bertako kontsumoa handitu da Hendaian.