Itxi

Familiak

Artista familiak

Padillatarrak, Reparaztarrak, Airetarrak eta Enbeitatarrak izan dira tarte honetako protagonistak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hainbatetan aipatu dugu konfinamendu egoeran artistek gure egonaldia eramangarriagoa egin dutela beraien sorkuntzak sare sozialetan exekiz. Guk geuk ere oso gustura ikusi eta entzun ditugu eduki horiek eta artistaz beteriko familiak daudela jabetu gara. Hori dela eta, 4 familia gonbidatu nahi izan ditugu 'Faktoria' saiora: Padillatarrak, Reparaztarrak, Airetarrak eta Enbeitatarrak.

Alex izan da Padillatarren ordezkaria. Gazteako lankidea da bera eta 1998. urtean ETB-1 kateko "Euskaraokea"n hartu zuen parte bere anai-arrebekin batera, horien artean Arantxi gure lankidea.

Nerea izan dugu Reparaztarren ordezkari. Bera gure lankidea da, bere lehengusu Mikelekin batera baina familia horretan badira beste 2 artista, Peio eta Iratxe.

Mirenek hitz egin digu aldiz Airetarrez. Berak eta bere bi ahizpek (Amaia eta Paxkaline) musika talde bat dute eta Urepeleko Xalbadorren bilobak dira.

Artista familiekin amaizeko Enbeitatarrak gonbidatu nahi izan ditugu gurera. Kasu honetan Onintza izan da bere artista familia aurkezteko arduraduna.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)