Pablo Joxe Aristorena
Jakobinoa arrisku Elkargoarentzat
Baionako auzapez izateko Etchegaray eta Etcheto hautagaien artean lehia estua espero da ekainaren 28ko hauteskundeetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jean Rene Etchegaray egungo alkatearen eta Henri Etcheto hautagai sozialistaren artean lehia estua aurreikusten du Pablo Joxe Aristorenak udal hauteskundeen bigarren itzulian, datorren ekainaren 28an. Aristorenak ohartarazi du Etcheto hautagai sozialista jakobinoetan jakobinoena dela, eta izaera hori ez dela onuragarri izango Euskal Elkargoaren jardunerako.