Itxi

BH eta Ternua Group

Etxea kirola egiteko makinaz josita, baina pijama edo arropa zaharrak jantzita

Iñigo Zarrabeitia BHko zuzendari komertziala eta Imanol Muñoz Ternua Group-eko Marketing zuzendaria elkarrizketatu ditugu 'Faktoria' saioan. Kirolari lotutako enpresa eta denden bilakaera azaldu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Konfinamendua hastear zela, salmenten booma izan zen. Arrabolak agortu ziren, salmentaj ikaragarriak izan diren. Ondoren, haurren bizikletekin izan zen booma" Iñigo Zarrabeitia Gasteizko BHko zuzendari komertzialaren hitzetan. "Kirola egiteko arroparekin kontrakoa gertatu da; jendeak etxean pijama edo arropa zaharrak jantzita egin ditu ariketak" zioen Imanol Muñoz, Ternua, Lorpen, Astore, Loreak Mendian arropa markak biltzen dituen Ternua Groupeko Marketing zuzendariak. 

Bizikletei lotuta, azken hilabeteotan bizitakoak mugikortasuna aldatuko duela uste du Zarrabeitiak 'Faktoria' saioan. Dena den, Europako beste herrialdeekin alderatuta, gurean atzetik goazela nabarmendu du. Diru-laguntzak ematen ari dira Italian, Frantzian… bizikleta sustatzeko eta autoa alde batera uzteko; eta itxialdian bizikleten denda eta tailerrak zabalik izan dituzte. "Gurera ere iritsiko dira diru-laguntzak eta lagungarria izango da salmentak sustatzeko" Iñigo Zarrabeitiaren arabera.

Arroparekin lotuta, nazioarteko salmentei esker biziraun dutela esan digu Ternua Groupeko Imanol Muñozek, "Udaberri eta udako arropa bilduma nazioartera bidalita geneukan; hemengo dendetara, ordea, bidaltzear ginela itxi zituzten dendak".

Etorkizunari zuhurtziaz begiratzen diote eta bezeroei laguntzeko ahaleginetan ari dira BH eta Ternua Group.

Audioak (1)