Itxi

Julia Shershneva

Ikuspegitik, ikuspegi berezi batez

Julia Shershneva Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendari errusiarrarekin aritu gara, gertutik, bere jaioterriaz, Euskal Herriaz, hangoaz, hemengoaz, bertakoez eta kanpokoez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Orain 33 urte sortu zen Julia Shershneva Volga ibaiaren ertzean, Errusia hegoaldeko Volgogradon, Lehengo Stalingradon. Ekonomia ikasketak egin eta ikerketan sakontzera etorri zen Euskal Herriko Unibetsitatera. Leioan bertan bizi da geroztik, euskaldunduta eta atzerritik etortzen diren komunitateei buruzko ikerketari emana. Ikuspegiko, Immigrazioari Buruzko Euskal Behatokiko zuzendari da joan den udatik. Atzerritarra izateak ematen dion ikuspegi bereziaz aritu gara berarekin, etorkinekiko hemen dugun jarreraz, aniztasunaz eta aniztasunari buruz hemen eta han, bere jaioterrian, dugun  eta duten ikuspegiaz.

Gertuko elkarrizketa gehiago

*Tarana Karim       *Sheila Fritz      *Zigor Aldama      * Amets eta Ibrahima

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)