Kargatzen...
Itxi

J.M. Ayerza (ADEGI)

"2012ko erreformari esker ditugu orain Aldi Baterako Erregulazio Espedienteak"

ADEGIko idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n adierazi du neurri estrukturalak baino neurri koiunturalak eskatzen dituela oraintxeko egoera larriak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktorian' esan du oraintxe gaudela krisiaren gogorrenean eta unerik larrienean, eta hilabeteak pasa ahala egoerak hobera egingo duela. Laguntzei dagokienez berriz, Ayerzak adierazi du premia egon ahala onartu behar direla horiek, eta gero aldatu beharren arabera.

Bestalde, ELA sindikatuarekin agertutako sintoniaz Aldi Baterako Erregulazio Espedienteen soldatak osatzeko beharraren inguruan, Ayerza esan du larritasun egoerak egokiak izan daitezkeela aldenduak egon izan diren eragileak hurbildu, eta bestelako lan ildoak martxan jartzeko. ELA sindikatuarekin harremanak onak direla adierazi du ADEGIko idazkari nagusiak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)