Itxi

Belen Lakuntza

Karabanan batetik bestera ibili ondoren, baserrizain aritzeko eskaini du bere burua

Alokairua ordaintzeaz nekatu eta karabana erosi zuen bertan bizitzeko. Batetik bestera dabil; egunero abentura desberdin bat da. Orain, baserri edo lursail baten zaintzaile aritu nahi du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Karabana izan da Belenen bizitokia azken 15 urtetan; baserri batean bizitzearekin tartekatu duen arren. Gauzak non gordetzen dituen, arropa eta bere buruaren garbiketa nola egiten duen azaldu digu 'Faktoria' saioan. Nomaden pare bizi da; segurtasunarengatik eta gustuko duelako egunero gauza desberdinak egin eta ikuste. Anekdotaren bat ere kontatu digu Belenek. 

Une honetan, baserri edo lursail baten bila dabil. Hura zaindu eta bertan bizi nahi du beste lagun batekin batera. Sarera jo du horretarako eta nahi duenak honako atarira jota jar daiteke Belenekin harremanetan: iragarkilaburrak.eus

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)