Itxi

Gabriñe Ubeda

'23 auzipetu Errenterian'

Ciudadanosek Errenterian emandako mitinaren protesten harira Errenterian auzipetu dituzten 23 pertsonak izan ditu hizpide Garbiñe Ubeda idazleak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zona Especial Norte zuen izena, patroi jakin batekoak ez beste guztiak susmagarri eta kriminal bihurtu zituen neurri-multzoak, eta indarrean jarraitzen du oraindik, bere horretan tinko, baina ez salbuespen egoera baterako taktika gisan, Espainiako sistemaren barruan normalizatuta  eta demokraziaren ikur bihurtuta baizik.

ZEN Plan horrek berak 23 lagun auzipetu berri ditu Errenterian, laranja kolorea daraman alderdiari eta bere buruzagi dimitituari ziztu eta garrasi egiteagatik, Espainiako Gobernurako hauteskunde-kanpainan. Hemen ez dagoelako delitu handiagorik eta justizia aparatuaren beso zigortzailea agudoago altxatuko duenik, espainol nazionalismo sutsuari muturra okertzea baino". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)