Asteazkenean
Eneko Andueza, "Faktoria"n
PSEren Gipuzkoako idazkari nagusia 09:00etan elkarrizketatuko du Maite Artolak. Magazinean, bestalde, Ruper Ordorikari elkarrizketa pertsonala egingo dio Manu Etxezortuk.
Eneko Andueza PSEren Gipuzkoako idazkari nagusia eta legebiltzarkidea izango da asteazken honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Goizeko 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei. Solasaldiaren garaian, Mikel Irizar, Iker Rioja eta Hedoi Etxarterekin ari garela.
Asteazkenero bezala, Koldo Almandozek ekarriko du zinema begirada eta Amagoia Gurrutxagarena izango da goizeko zortziak aurreko zutabea osatzeko ardura.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Ruper Ordorikari elkarrizketa pertsonala egingo diogu. Jarraian, Arriaga antzokiaren irekieraz ariko gara Patxo Telleriarekin. 11:00etako albisteak entzun ondoren, 'Zientzia eta Pazientzia' tartea osatuko dugu Eneko Axpe 'Maisha'rekin eta Uxune Martinezekin. Segidan, emakumeen futbolaren egoera aztertuko dugu. Nola dago orain eta nola zen lehen. Bide horretan lagunduko digute Ixiar eta Ainhoa Bakero Añorgako jokalaro oihek eta Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainak. 12:00eta, aldiz, Zangotzara eramango gaitu Xabier Sukia lankideak '50 km' tartean. Bestalde, Energia Berriztagarrien Goi Mailako zikloa eskaintzen hasiko dira lehenengo aldiz Lanbide Heziketan (Santurtzin, Somorrostron eta Usurbilen), eta Oier Aranzabal Usurbilgo Lanbide Eskolako zuzendariordearekin hitz egingo dugu. Azkenik, Urdaibai Bird Centerren sartu-irtena egingo dugu Edorta Unamunorekin hitz egiteko.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".