Itxi

Pablo Joxe Aristorena

Xalbadorri

Mendea joan da Urepeleko artzaina jaio zenetik. Haren belaunaldiaren Euskal Herria hil dela azaldu digu postdatan Pablo Joxe Aristorenak - (Xalbadorren eta haren belaunaldiaren Euskal Herria hil da)

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bertsotan egin digu asteko post-data Pablo Joxe Aristorenak, Xalbadorren jaiotzaren mendeurrena gogoan.

Egunon Maite eta,
entzule orori,
gaurko gure Post-Data
doa Xalbadorri.
Bidenabar, nola ez!,
mezu bat igorri
Urepeleko artzain
onaren sokorri
oihuek bait diraute
ozen eta gori...
Zuzen dena ez bedi
ahanzturan erori!

Horra, gaurko egunez,
mende bat, hain zuzen
Xalbador bertsulari
handia sortu zen.
"Odolaren Mintzoa"z
egiak haizatzen
zituena zen eta
hilik ere hiltzen
ez denetarikoa
zenez, bere hitzen
gaurkotasuna biziak
gaitu egun biltzen.

Audioak (1)