Garbiñe Aranburu, LAB
'Telelanari arrisku gehiago ikusten dizkiogu, onurak baino'
LABeko idazkari nagusiak dio, pandemiak ekarri duen krisiari aurre egiteko zergak igotzen ez badira, 'murrizketen aro berri bat' datorrela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lehen pertsonan ikusi du Garbiñe Aranburuk, LABeko idazkari nagusiak, zein den telelanaren errealitatea eta 'begiak ireki dizkiola' aitortu du: 'Langileen indibidualizazioa, prekarizazioa, emakumeen kasuan etxera bueltatu eta telelana eta zaintza uztartu beharra, ...', esan du 'Faktoria'n LAB sindikatuko idazkari nagusiak, 'aurretik zetorren lan esparruen uberrizazio prozesuan sakondu egingo duelako telelanak'. Izan ere, LABeko arduradunak uste du onura baino, arrisku gehiago ekarriko dituela telelanak eta , sistema berriak ezarriko duen prekarizaziotik etekin ekonomikoa lortu nahi delako. 'Prekarizazioa dominazio modu bat da' erantsi du, langileak banandu, eta bide batez, 'sindikalgintzaren ahulezia' ekarriko du. Telelanak, ezinbestean, lan harreman eredu berria ekarriko ditu, 'erronka mardula' Garbiñe Aranbururen iritziz eta ezarriko diren neurriak 'ondo irakurtzeko apostua egin du, etorkizuneko arriskuak zeintzu izango diren identifikatzeko eta horrekin batera, 'eredu sindikal erreala' eskaintzeko.
Zergak
'Telalana gelditzeko etorri da eta gogoeta sakon'a eskatzen duenez, hortan ari dira LAB sindikatuan, COVID 19an ekarri duen ondorio nagusia baztertu gabe: krisia ekonomikoa. Tresna zein den argi du Garbiñe Aranburuk, zerga igoera. Baina, kexu da: 'hemen batzuek uko egin nahi diote zergei buru zhitzegiteari, gurean eskuduntzak baditugu ere', hortaz, testuinguru horretan, 'administrazioa zorpetzen bada eta ezin bada zergei buruz hitz egin, emaitza argia da: murrizketen aro berri bat dator'.