Itxi

Xabier Ortueta, Lanabes Makina

'Motz gera liteke Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteak irailaren 30ra luzatzea'

Xabier Ortueta makina-erreminta ekoizleen elkarteko presidenteak esan du euren sektoreak ez duela koronabirusaren krisi ekonomikoaren lehen kolpea jasan, baina % 20ko atzerakada espero dutela orain.

Xabier Ortueta, AFM, Lanabes Makina ekoizten duten enpresek osatzen duten elkarteko presidentea

Lanabes Makinak ekoizten duen sektoreak ez zuen koronabirusak ekonomian eragin zuen lehen kolpea jasan. Aurretik eskariak zituzten eta alarma egoera betean, makinak egiten jaraitu zuten. 'Erritmoak eta tenpoak desberdin dira, desfasea dago' esan du 'Faktoria' albistegian, Xabier Ortuetak, lanabes makina egiten duten enpresek osatzen duten elkarteko presidenteak, 'gure eskariak orain eten dira eta eraginak hiru, lau edo bost hilabete barru nabarituko ditugu'. Hori dela-eta, arduradun politikoei 'malgutasuna' eskatu die Ortuetak, Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteentzat baldintza mesedegarriak irailaren 30 arte luzatzea ez delako agian nahikoa izango. 'Motz geldi liteke' esan digu lanabes makina sektoreko arduradunak eta 'administrazioek hori ulertzea oso komenigarria' litzakeela.

2020. urterako % 20ko atzerakada aurrikusi du AFM elkarteak. Datorren urterako zenbakirik ez dute ematen baina, baikor da Ortueta: 'partidua galtzen hasi dugu, bi gol sartu dizkigu birusak baina bigarren zatiaren buelta dugu eta irabazteko aukera dugu. Pentsa daukagun munduan, makina-erramintarik gabe ez daogela ezer, ez kotxe, ez egazkin ez ezer'. Sektorea garrantzitsua izango da etorkizunean ere, 'ez dago zalantzarik' dio Ortuetak, 'eutsi, hortzak estutu eta aurrera egin behar dugu'.

Informazio gehiago (2)