Lander Garro
"Emakumeek intsumisoen mugimenduari ikuspegi sakonagoa eta kolorea eman diote"
Lander Garrok zuzendutako 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala estreinatuko dute gaur, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. 'Faktoria' saioan azaldu digu nolako dokumentala egin duen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mugimendu antimilitarista, soldaduska, intsumisoen mugimendua da Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaren gaia. Sei dira protagonistak dokumentalean; lehen pertsonan kontatuko digute soldaduskari nola egin zioten uko, kartzelan pasatakoak, eta ondorengo urteak. Dena den, dokumentala korala dela azpimarratu du Lander Garro zuzendariak. Horrez gain, emakumeek izan zuten tokiari ere begiratu nahi izan diote: "Mugimendua ez zen maskulinoa izan, emakumeak ere egon ziren lehen lerroan. Emakumeek izan zuten pisua islatzea oso garrantzitsua izan da guretzako", Lander Garrok 'Faktoria' saioan azaldu duenez. "Intsumisoek egindako borroka kontatzeaz gain, dokumentalak badu ospakizun kutxu bat" Garroren esanetan. Zinemaldietan erakutsiko dute dokumentala; eta udazkenerako zine aretoetan egongo da ikusgai.