Asteartean
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia, "Faktoria"n
Gainera, Yuri Paramos elkarrizketatuko dugu. Transgeneroa da bera.
Martxan da Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, eta "Faktoria"n, astearte honetan, Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia elkarrizketatuko dugu, 08:30etik aurrera. Gainera, Yuri Paramos elkarrizketatuko dugu 09:30ean. Transgeneroa da bera.
Solasaldian, Nerea Azurmendik, Nuria Lopez De Gereñuk eta Martxelo Otamendik aztertuko dute aktualitatea.
10:00etan hasiko da udako magazina, Gorka Otaegik gidatuta.
07:00etatik 13:00etara izango da zabalik "Faktoria".