Itxi

Conquistador

"Begirada galduta itzuli nintzen. Kosta zait fisikoki eta mentalki errekuperatzea"

Mikel Perez Artola, "El conquistador del Caribe" saioko irabazleak aitortu digu oso gogorra egin zaiola: "Gose ikaragarria eta okerrena gauak, zakuan sartuta irakiten, xomorroen beldurrez".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mikel Perez Artola oiartzuarrak ez zuen ikusten "Conquis". Lagunek zirikatu, izena eman, casting-a egin, hartu zuten eta irabazi egin du. Hala ere, uste baino gogorragoa egin zaio eta oraingoz, ez du berriro parte hartzeko gogorik. Orain etxetik ikusita "kristoren sentsazioa da zure burua horrela ikustea, muga horietaraino iritsita, baina han zaudenean ez da hori sentitzen. Zertan ari naiz ni hemen, zergatik etorri naiz hona, galdetzen diozu zure buruari".  Kosta zaio fisikoki eta mentalki errekuperatzea. Begirada galdua zuela iritsi zen etxera, 'Faktoria' saioan kontatu digunez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)