Kargatzen...
Itxi

Zetak

Pello Reparazek kantu berria aurkeztu digu Faktorian: "Hegan"

Gaztea irratia eta Pello Reparaz udaberri berean jaiotakoak dira eta ZETAK taldea aukeratu dute emisoraren 30.urteurreneko abestia egiteko. Bihar Tabakaleran kantu berria lehen aldiz zuzenean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bihar Donostiako Tabakaleran izango da kantu berria lehenengo aldiz zuzenean entzuteko aukera. Gaztea-ko zozketan gonbidapena lortu duten 50 entzulek izango dute bertara joateko aukera. Pantaila erraldoian bideoklipa ikusteko aukera ere izango da. Emanaldi horrekin emango dio amaiera irratiurte "berezi" honi Gazteak.

Pello Reparaz-ekin kantuaren aitzakian 'Faktoria'n  izan dugun solasaldia entzungai hemen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)