Telmo Irureta
Tokezitoa, umorea eta Spice Girls
Bere bizitza kontatzen duen filmaz agindu digu, atzeratuta dabiltzan arren, aurrera doala eta bukatuko dutela. Iker Laurobarekin batera egin duen kantua ere laster entzungai izango dela esan digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Telmo Irureta aktore zumaiarrak "Ukitua minus/tokezitoa minus" bakarrizketaren arrakastaz hitz egin digu. Berria ez duen arren, ETB1eko "Barre Librea" saioan agertu da duela gutxi eta oihartzun handia hartu du.
Umore horren bidez aldarrikapena eta salaketa egin nahi ditu Telmok. 'Faktoria'n kontatu digu denek ez dutela ondo hartzen. "Eskenatokitik ikusi ohi ditut batzuk oso serio egoten direla, ez dutela barrerik eta txalorik egiten. Eta pentsatzen dut ez dutela ondo hartzen umore moeta hau".
Spice Girls taldearen jarraitzailea da eta haien elastikoa jantzita etorri zaigu. Kontatu digu Londres-en izan zela taldearen kontzertu batean. Eta aurreratu digu Iker Laurobarekin kantu bat grabatu duela, laster izango dela entzungai.