Kargatzen...
Itxi

Gure Zirkua bueltan da

Iker Galartza: "Karpa berria eta grada bikoitza ekarri ditugu"

Uztailaren 17an Orion hasiko du denboraldi berria Gure Zirkuak, karpa handiago batekin, segurtasun neurri guztiak betez eta betiko ilusio eta gogoarekin

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maiatzean hastekoak ziren 2020ko bira berria, baina, beste hainbat kasutan bezala, planak aldrebestu egin zaizkie. Hala ere, eutsi diote euren proiektuari eta Gure Zirkua izango da, bai, aurtengo udan ere, ikusteko eta bisitatzeko aukerarik. Nondik nora ibiltzeko zer aukera izango duten ez dakite ziur, baina lehenengo geltokia Orion izango dute zirkuko trailerrek. Karpa handiago bat alokatu dute, Portugaldik ekarria, segurtasun neurri guztiak ondo bete ahal izateko. Eguneko emanaldi bakarra izango da, hain zuzen ere, zirkua goitik behera garbitzeko eta desinfektatzeko denbora izateko, hurrengo emanaldirako prest egoteko. Sarrerak salgai uztailaren 6an jarriko dituzte, gurezirkua.eus helbide berrian. Iker Galartzak argitu digu guztia. Entzun hemen elkarrizketa osorik!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)