Kargatzen...
Itxi

Adolfo Arejitaren hitza

'Harago' edo 'Haratago'?

Adolfo Arejita euskaltzainaren aste honetako hitz gomendioa

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erabat zabalduta dago 'haratago' hitzaren erabilera, bai kalean baita hedabideetan ere. Adolfo Arejita euskaltzainak eman dizkigu azalpenak: 'Haratago eta harago, berez gauza bera dira. Kontua da, baina, adierazkortasun berezia hartu duela gaurko hizkera landuan haratago forma horrek, eta indarberritu egin da ekialde-hizkeretako -rat atzizki zaharra zenbait kontestutan'. Arejita adituak begi onez ikusi du txertakuntza gaur egungo euskaran, modu bitxian izan bada ere, 'txertaketa horrek freskotasun puntua' ematen diolako euskarari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)