Zirimola
"India gorroto eta maite dut aldi berean"
Julen Esnaolak eta Joseba Beitiak Indian egiten dute lan; Asier Arroita bitan egon da bizikleta hartuta. Haien bitartez ezagutu dugu kolore, yoga eta hinduismoaren herrialdea, 'Faktoria'ko Zirimolan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Janaria pikanterik gabe eskatu, gutxi esaten badiezu, oso pikantea jarriko dizute" Julen Esnaolak azaldu duenez. "Indiarrek biharko egingo dutela esaten badizute, datorren astean izango dela esan nahi du. Askoz lasaiago bizi dira, ez dute presarik izaten" Joseba Beitiaren hitzetan. Julen eta Joseba futbolarengatik joan ziren Indiara bizitzea. Bengaluru FC taldean atezainen entrenatzailea da Julen; eta Josebak Kerala Blastersen jokatzen du. 'Faktoria' saioan Indian izandako bizipenak azaldu dizkigute.
Horrez gain, Asier Arroita ere sartu zaigu Indiako Zirimolan. Bitan izan da koloreen herrialdean, hinduaren, yogaren, Gandhiren herrian. "Nik gorroto eta maite dut India aldi berean". Gizarte-kaseak, kastak, emakumeen bizitzak ez duela ezer balio... azaldu digu Arroitak. Bollywoodera ere begiratu dugu; "oso dantzariak dira, musika oso altu egoten da jarrita toki guztietan".
India barrutik ezagutu dugu "Faktoria" saioko Zirimolan. Gastronomia, hizkuntza, erabiltzen duten txanpona, zer bisitatu beharko genukeen... Egin ezazu maleta eta etor zaitez gurekin!