Itxi

BAIONAKO ERASOA

"Gidariak urduri eta haserre gaude"

Chronoplus autobus konpainiako zuzendaritzak bilerara deitu ditu gidariak, aste hasieran lankide batek jasandako jipoiaren ostean. “Faktoria”n Ekaitz Bergaretxe gidariarekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Garun heriotza egoeran jarraitzen du astelehenean jipoia jasan zuen gidariak. Ordutik, greban dira langileak. Hala ere, Bergaretxek aurreratu digu zuzendaritzak eta sindikatuek aurre-akordio bat lortu dutela segurtasun neurriak indartzeko. Hori horrela, litekeena da gidariak bihar bertan itzultzea lanera.

Bergaretxek kontatu digu gidariak urduri eta haserre daudela. Eroagatik beragatik, baina baita zuzendaritzaren komunikazio faltagatik. Sindikatuen eskaeren artean, manparak, segurtasun langileek egunez ere lan egitea edota irrati-abisu zerbitzu egoki bat ezartzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)