Burdinbidearen Euskal Museoa
"Piezak kontenplatu beharrean, antzinako trenetan ibiltzen dira bisitariak"
Burdinbidearen Euskal Museoan egon da 'Faktoria'. Javi Puertas Industria Ondarea eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentea eta Juanjo Olaizola museoaren zuzendaria izan ditugu gidari.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oso berezia da Burdinbidearen Euskal Museoa, "Europa mailan, trenbide museoen artean, onenetakoa da" Javi Puertas Industria Ondarea eta Herri Laneko Euskal Elkarteko presidentearen hitzetan. Azpeitiako museoan 70 bat tren dauzkate, Juanjo Olaizola museoaren zuzendaria eta tren adituaren arabera. Museo batean dagoen trolebus bakarra dago bertan; baita 1996ra arte martxan egon zen lurrunezko tren automotorra ere.
"Sardinillak" izenekoa ere badugu, Santurtzi eta Bilbo artean ibiltzen zen, eta izena ez dakigu den daukan kolorearengatik edo bidaiariak sardinak bezala joaten zirelako", Olaizolaren hitzetan. Horrez gain, "industrializazioaren ikuspegi orokorra daukagu, antzinako industriak zer fabrikatzen zuen ikus dezakegu hemen", Puertasen arabera.
'Faktoria' saioa Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa ezagutzeaz gain, bertan dagoen 1950eko tranbia batera igo eta ibiltzeko aukera izan du. Har ezazu zure txartela eta igo zaitez zu ere trenera!