Kargatzen...
Itxi

Iñigo Martinez, Podemos

'Agian min egin digu ezkerreko hiruko gobernua proposatzeak'

Iñigo Martinez, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea: 'Agian min egin ditu ezkerreko hiruko gobernua proposatzeak'. "Faktoria", Euskadi Irratia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elkarrekin Podemosek emaitza txarrak lortu ditu uztailaren 12an. Botoen erdia eta ia ordezkarien erdia galdu du, 6 legebiltzarkiderekin gelditu da alderdi morea eta ez dute ezkutatu etsipena: 'ez genuen espero horrelako emaitzik' errepikatu du "Faktorian", Elkarrekin Podemoseko Iñigo Martinezek.

Abstentzioak kalte egin dien, gazteen mobilizazio eskasaren ondorioak jasan dituztela uste dute alderdi morean eta onartu dute kanpainan zehar egin duten koaliziorako proposamenak kontrako eragina utzi duela: 'agian min egin digu ezkerreko hiruko gobernua proposatzeak baina, apostua zintzoa izan da, zintzotasunez aritu gara, nahiz eta hauteslegoaren babesik ez jaso'.

Emaitzak txarrak izan arren ez dute epe laburrean zuzendaritzan aldaketarik aurreikusten.

Albisteak (3)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)