Itxi

Itxaso Atutxa

'PSEk beste inork ez du gurekin etorri nahi. Ez gara ezkongai gustukoak besteentzat'

Leer en Castellano

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak jakinarazi du igande gauetik bertatik hasita daudela elkarrizketak eta irailerako osatuta nahi dutela gobernua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gauzak ondo bidean, iraila hasierarako espero du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Jaurlaritza berria osatua egotea. EAJk alderdi sozialistarekin koalizio gobernua errepikatzea lehenesten duela berretsi du Atutxak 'Faktoria'n, dioenez, gainerako alderdientzat ez direlako "gustuko ezkongaiak".

"Momentu honetan, gaineratu du, "gobernu sendo bat eta Parlamentura egonkortasuna ekartzeko  osatzeko prest dagoen alderdi bakarra, alderdi sozialista dela uste du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.

EAJk hauteskundeotan izan duen boto galeraz galdetuta, Atutxak "parte-hartze txikiarekin" lotu du, baina gaineratu du inkestek EAJren garaipen argia iragartzen zutela, eta horrek ere eragin dezakeela. Dena dela, azpimarratu du EAJren erronka herrialde bakoitzean ordezkari bat gehiago lortzea zela, eta hori lortu duela.

Jeltzaleen arrakastaren atzean "egiteko modu bat" omen dago: "Gizarteak esan duena entzuteko, ulertzeko eta kudeatzeko modua da. Egoera desberdinetan aurkeztu gara, eta emaitzak hobetzen ari dira. Azken hiru hauteskundeetan gora egin dugu portzentajean eta eserlekuetan".

Akordioen kasuan, EAJk "edozein alderdirekin elkarlana" edukitzeko prestutasuna du, Atutxaren esanetan, baina "alderdi politikoen jarrerek" zapuztu omen dituzte akordio posibleak.

Hori horrela, "PSE-EE bakarrik" ikusten dute prest EAJrekin Gobernua osatzeko; izan ere, "Iriarte badirudi beste gobernu bat egiteko lanean arituko dela. Ez dauka inongo asmorik EAJrekin gobernua egiteko".

Gainera, PSE-EErekin azken lau urteetan egindako ibilbidea "ona izan" dela eta orain "lehenbailehen" ituna errepikatu beharra dagoela adierazi du.

Bestalde, "herri mailako akordioak" egitea posible dela esan du, "gai guztien inguruan", eta berretsi du autodeterminazioaren gaia sozialisten "akordiotik kanpo" geratzen dela.

Musukoaren erabileraz, "beti inposaketaren zain ez egoteko" eskatu du, bestela, "uneoro erabiltzera behartu beharko gaituztelako".

Hala, "behartutako gauzak" ez dituela gustuko adierazi du, baina zehaztu du, "hilabete eta erdi herri askotan ibili eta kalean ordu asko pasatu ondoren", "maskara gutxi" ikusi dituela.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)