Kargatzen...
Itxi

Onomastika

Itsasondok ez du sekula itsasorik izan ondoan eta Orio ez da sekula horia izan

Herri izenen jatorriari buruzko jakingarriak bildu dituzte Patxi Salaberri eta Luis Mari Zaldua onomastika adituak 'Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia' liburuan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itsasondok, aintzina ere, ez zuen itsasorik ondoan. Fitotoponiko bat da, isats landare asko zegoen lekuan du jatorria Gipuzkoako herri horren izenak. Oria ibaiak eta Oriok ere, ez dute loturarik kolorearekin. Baserri, etxe, bazter-etxe bat edo lur puska baten jabe egin zen Olius pertsona izenari egiten dio erreferenzia. Herri izenek ez baitute, askotan, ageriko ustezko lotura horrekin harremanik eta arakatze eta ikerketa lan handia egin behar da ikerketan. Hori bera egin dute Patxi Salaberri euskaltzaina eta onomastika batzordeko kideak eta Luis Mari Zaldua euskaltzain urgazle eta euskal filologian doktoreak, Euskaltzaindiak argitaratutako "Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia" lan mardulean. Bertan bildutako batzuk aletu dizkigute 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)