Kargatzen...
Itxi

Kofradia Itsas Etxea

Donostiako portuan Kofradia berritua, baxurako arrantzari eta arrainei balioa emateko

Jatetxea eta denda ditu, arrantzarekin eta arrainekin lotutako ikastaro eta ekintzak antolatuko dituzte eta batez ere gazteei egin nahi diete gonbitea, ezagutza handituz arraina kontsumitzeko

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herriko arrantzaleen kofradiek eta Baxurako Arrantza Ekoizleen erakundeak bultzatuta sortu da Donostiako kaian Kofradia-Itsas Etxea. Lehengo arrantzaleen  lonja berritu dute, baxurako arrantzari balioa emateko. Gaur, Karmen egunez izan da inaugurazioa.

Baxurako euskal arrantzuntziek harrapatutako arraina bakarrik erosi eta kontsumitu ahal izango da bertan, freskoa eta kontserbakoa. Hemengo kontserba lantegietakoa. Eta saltzeko denda ere badago.

Bereziki gazteei egin nahi diete gonbitea, arraina kontsumitu dezaten eta arrantza lanbide gisa ere ikusi dezaten.

Eugenio Elduaien, Kofradiako presidentearekin, Miren Garmendia, Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundeko zuzendariarekin  eta Mikel Mujika, Kofradia-Itsas Etxeko jardueren koordinatzailearekin hitz egin dugu Faktoria saioan.

Informazio gehiago www.kofradia.eus orrian duzue.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)