Euskadi Irratia
Maite Artolak Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegia utzi du
EiTB
Iñaki Guridik hartuko du bere lekua datorren ikasturtean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maite Artola kazetariak "Faktoria" albistegia gidatzeari utzi dio ostiral honetan, uztailaren 17an. Datorren ikasturtean beste zeregin batzuk izango ditu Euskadi Irratiko programazioan eta Iñaki Guridi kazetariak hartuko du haren lekua. 2013an hasi zen astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara eskaintzen den "Faktoria" albistegia zuzentzen, eta gaur arte aritu da betebehar horretan, ibilbide bikaina osatuz.
Euskadi Irratian, gehienbat albistegiei lotuta, hainbat jardunetan aritu da Ibarrako esataria. Asteburuko albistegien gidari eta "Mezularia" irratsaioko eta genero ikuspuntua lantzen zuen "Andromedan" saioko arduradun izan da. Bruselako korrespontsala izan zen EiTBrentzat, eta berriemaile berezi gisa aritu zen Afganistandik, Belfastetik eta Jerusalemdik.