Kargatzen...
Itxi

GRABATUEN ERAKUSKETA SPLITEN

"Kultura mugimendu handia dago Spliten, eta guretzat oso aukera interesgarria da"

Bilboko Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiak bultzatutako Basquegraphia proiektuaren baitan, grabatuak egiten dituzten sei euskal artisten lanak Spliten erakutsiko dira irailean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kroaziako Split hiriko Splitgraphic Lan Grafikoen Biurtekoak euskal grabatu egileen Basquegraphia proiektua aukeratu du beren jaialdian erakusteko, eta Bilboko FIGek sei artisten lanak aukeratu ditu, Iñaki Elosua, Javier Herrero, Eder Sanchez, Marta Barragan, Myriam Gesalaga eta Alazne Zubizarreta. Sei gazte hauen lanak izango dira ikusgai, beraz, irailaren 16tik urriaren 7ra, Spliteko Salon Galic Galleryn. Honela, Euskal Herriko grabatu tailerretan gaur egun egiten den lana erakusteko modua izango dute.

Gai eta teknika ezberdinak lantzen dituzte sei egile hauek, baina denen lanetan ikusten da esperimentazioa eta lengoaia grafiko berezi bat.

Grafika Kolektiboko Marta Barragan, Myriam Gesalaga eta Iñaki Elosuarekin hitz egin dugu Faktorian erakusketaz.

Audioak (1)