Iñaki Goirizelaia, EHU
'Euskanpus, EHUgunea eta doktore eskolak diseinatuko ditugu aurten'
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Iñaki Gorizelaia, EHU-ko errektorea Euskadi Irratiko 'Albiste Faktoria'n egon da. 'Unibertsitateen alde apustu sendo eta indartsua egin behar da, pertsona kritikoak hezteko'.
Kurtso berriko ekitaldia
'Komunikazio teknologia berriak martxan daude, baina ez ditugu zaharrak ahaztu behar, horregatik bota nuen bertsoa kurtso hasieran. Denak harritu nituen, eta Isabel Celaa sailburuak esan zidan asko gustatu zitzaiola ’.
Krisia eta murrizketak
Buruan badabilzkio, baina adierazi duenez Eusko Jaurlaritzarekin eta unibertsitate planari esker, finantziazio marko ona izango dutela adierazi du Iñaki Goirizelaiak. 'Euskal Gizarteari eskerrak eman behar dizkiogu ematen digun babesarengatik'. 'Konfidantza eta aurrekontu horiek ondo kudeatuko ditugu'.
Lehengo urtean soldatak jaitsi zirenena nabaritu zuten krisia, baina plan estrategikoan ez dute murrizketarik izan. 'Estatu mailan hau ez da gertatu. Gu momentuz salbatu gara. Euskanpus proiektua bere horretan geratuko omen da, ezin omen du aurreratu eta zer gertatuko den hemendik 6 hilabetera.'Momentu honetan ez dugu arazorik'.
Berrikuntzak
Gradu eskaintza handitu egin dira ‘2 gardu berri: Fisioterapia eta energia berriztagarriena. Bata Leioan eskainiko eta bestea Eibarren. Oso arrakastatsuak izan dira, eskaera asko egon dira’. Euskal gizarteak erantzun ona egin omen du EHU-k egindako eksaintzari.
Leioakoa arazoa
Autobus zerbitzu kaskarraren inguruan ere mintzatu da EHU-ko errektorea. 'Bere garaian Leioara arte metroa ez jartzea erabaki zen, eta hau erabaki txarra izan zen. Arazo handiak sortu dira eta honi konponbide bat emateko lanean gabiltza Bizkaiko Diputazioarekin'. 'Eraikin berri bat egingo da, 900 plazarekin eta tranbia kanpusera iristea ere espero da. Baina momentuz arazo batzuk daude'.
Euskarazko eskaintza
Legez dagokion presentzia lortua dagoela dio Iñaki Goirizelaiak. 'Gradu guztietan Euskara gazteleraren pare dago'. Kasu zehatz batzuetan klase batzuk hizkuntza batean edo bestean bakarrik eman omen daitezkeela adierazi du EHU-ko errektoreak.
Medikuntzako ikasleek lehengo urtean eginiko itxialdiaren inguruan. Kontratazioa egiteko orduan izaten dituzten arazoak azaldu ditu errektoreak. 'Ingeneritza edo medikuntzan, profesionalak, lan merkatuan arazorik gabe sartzen dira, eta haiek irakasle izateko arazoak egoten dira. Eta hau horrela izanda beti ezin ditugu topatu nahi genukeen pertsona'.
Erronkak
EHUgunea da aurtengo proiektua, baita Euskanpusa eta ikerketa sakontzea ere. Honekin lotuta, doktoreko eskolen proiektuaren ere diseinatuko omen dute .
Kurtso berriko ekitaldia'Komunikazio teknologia berriak martxan daude, baina ez ditugu zaharrak ahaztu behar, horregatik bota nuen bertsoa kurtso hasieran. Denak harritu nituen, eta Isabel Celaa sailburuak esan zidan asko gustatu zitzaiola ’.Krisia eta murrizketakBuruan badabilzkio, baina adierazi duenez Eusko Jaurlaritzarekin eta unibertsitate planari esker, finantziazio marko ona izango dutela adierazi du Iñaki Goirizelaiak. 'Euskal Gizarteari eskerrak eman behar dizkiogu ematen digun babesarengatik'. 'Konfidantza eta aurrekontu horiek ondo kudeatuko ditugu'.Lehengo urtean soldatak jaitsi zirenena nabaritu zuten krisia, baina plan estrategikoan ez dute murrizketarik izan. 'Estatu mailan hau ez da gertatu. Gu momentuz salbatu gara. Euskanpus proiektua bere horretan geratuko omen da, ezin omen du aurreratu eta zer gertatuko den hemendik 6 hilabetera.'Momentu honetan ez dugu arazorik'. BerrikuntzakGradu eskaintza handitu egin dira ‘2 gardu berri: Fisioterapia eta energia berriztagarriena. Bata Leioan eskainiko eta bestea Eibarren. Oso arrakastatsuak izan dira, eskaera asko egon dira’. Euskal gizarteak erantzun ona egin omen du EHU-k egindako eksaintzari.Leioakoa arazoaAutobus zerbitzu kaskarraren inguruan ere mintzatu da EHU-ko errektorea. 'Bere garaian Leioara arte metroa ez jartzea erabaki zen, eta hau erabaki txarra izan zen. Arazo handiak sortu dira eta honi konponbide bat emateko lanean gabiltza Bizkaiko Diputazioarekin'. 'Eraikin berri bat egingo da, 900 plazarekin eta tranbia kanpusera iristea ere espero da. Baina momentuz arazo batzuk daude'.Euskarazko eskaintzaLegez dagokion presentzia lortua dagoela dio Iñaki Goirizelaiak. 'Gradu guztietan Euskara gazteleraren pare dago'. Kasu zehatz batzuetan klase batzuk hizkuntza batean edo bestean bakarrik eman omen daitezkeela adierazi du EHU-ko errektoreak.Medikuntzako ikasleek lehengo urtean eginiko itxialdiaren inguruan. Kontratazioa egiteko orduan izaten dituzten arazoak azaldu ditu errektoreak. 'Ingeneritza edo medikuntzan, profesionalak, lan merkatuan arazorik gabe sartzen dira, eta haiek irakasle izateko arazoak egoten dira. Eta hau horrela izanda beti ezin ditugu topatu nahi genukeen pertsona'.ErronkakEHUgunea da aurtengo proiektua, baita Euskanpusa eta ikerketa sakontzea ere. Honekin lotuta, doktoreko eskolen proiektuaren ere diseinatuko omen dute .