Kargatzen...
Itxi

Artile bilketa

"Endredoa latza"

Hori sentituz hurbildu dira artzainak artilea biltzeko puntura gaur goizean Idiazabalen. Etxean enbarazoan zuten artilea ongarri egitera eramateko ordaindu egin behar izan dute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Artileari balioa eman eta beste irtenbide batzuk izan ditzan ikertzen ari diren arren, oraingoz animalia jatorriko hondakin trataera eman behar zaio artileari legez eta Gipuzkoan aste honetan egingo dute bilketa, Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, Abelurrek eta Lugintzak antolatuta, Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Artaxoako Ecofert lantegira eramango dute bildutako artilea, han ongarri bihurtzeko.

Gipuzkoan 111.000 ardi daude zenbatuta eta 200 tona artile biltzea espero da.

Garai batean estimazio handia izaten zuen artileak eta artzainentzat diru iturri garrantzitsua zen arren, azken urteetan buruhauste eta gastu bihurtu zaie.

Honi guztiari buruz hitz egin dugu Manex Aranburu, Goimen-eko arduradun eta Landaolako teknikariarekin Idiazabalgo bilketa puntuan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)