Joxerramon Bengoetxea
"Batasunaren federazio ekonomikorantz urrats oso inportantea da Bruselako hau"
Europako zuzenbidean aditu den legelariaren arabera, osasun krisiak eragindako zorra estatuena ez baino Batasunarena dela onartzeak ate berriak zabal ditzake, adibidez, hainbat zerga bateratu jartzeko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Birfundazio" hitza, beharbada, handiegia izan litekeen arren, gaur goizaldean Europako Kontseiluak itxi duen "akordio bikoitzaren" garrantzia nabarmendu du Joxerramon Bengoetxeak eta azpimarratu du "aurrera begirako Europaren kontsolidazioa dakarrela".
Europako zuzenbidean aditu den legelariak "Faktoria"n egindako elkarrizketan gogoratu du, hitzartutakoaren arabera, osasun krisiak eragindako zorra Batasunarena izango dela orain eta ez estatu bakoitzarena.
Bengoetxearen arabera, Europaren "federazioruntz urrats ekonomiko" oso inportantea da hori eta, beto sistemek oraindik indarrean jarraitzen badute ere, balioko du hainbat estatuaren "zalantzak errazago gaintzeko eta etorkizuneko tresna berriak esploratzeko, adibidez, europar zergak: finantzen mugimenduen gaineko zergak, zerga ekologikoak eta beste hainbat".