Itxi

Etxerat elkartea

Urtzi Errazkin: "Presoen urrunketak pandemiak bezainbeste zaildu ditu bisitak"

Leer en Castellano

Euskal presoen senideentzat ezinezkoak direla Covid19-agatik dauden egutegi eta ordutegi asko dio Etxerateko bozeramaileak, eta dispertsioak are gehiago zaildu dituela bidaia horiek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramaileak espetxeetan pandemia garaiko murrizketa askok bere horretan jarraitzen dutela salatu du 'Faktoria' saioan. Presoen eta horien inguruko osasunari lotutako informazio faltagatik kexu agertu da Errazkin, koronabirusagatik gaixotu diren preso kopurua baxua delako, eta ez datorrelako bat espetxeetako osasun langileen positibo kopuruarekin.

Bederatzi urteren ondoren, Espainiako zein Frantizako Gobernuek espetxe politika berdinekin jarraitzen dutela adierazi du. Aurrerapausuak eman arren, ez direla nahikoa iritzi dio Etxerat elkarteak, eta aldaketak exijitu dituzte.

Itxaso Zalduaren atxiloketa atzerapausua delakoan da Errazkin. Euskal gizarteak zein bertako eragile desberdinak espetxeak hustutzeko bidean daudela adierazi du, eta uste du konponbidea beharrean, mendeku moduko zerbait dela.

Iñigo Urkullu buru izango duen Eusko Jaurlaritza berriari, euskal presoen gaia lehen lerrora ekartzea eskatuko diola esan du. Irtenbidea bizikidetzaren bidetik etorri behar dela dio; eta preso zein senideentzat ez ezik, gizarte osoarentzako onurak izango dituela uste du.

Audioak (1)