GARBIÑE UBEDA - JOXE MARI SORS
"Arazo handienetakoa ikusgarritasuna da; kultura hegemonikoek jan egiten gaituzte"
Liburuaren sektoreak bizi duen egoera "petrala" dela eta, neurriak eskatu dituzte Garbiñe Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak eta Joxe Mari Sors Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal kulturak eta bereziki liburuak duen presentzia "eskasa" dela adierazi du 'Faktoria' saioan Garbiñe Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak. Beharrezkotzat jo du sortzaileen inguruan "beste modu batera" pentsatzea, eta salatu du ikusgarritasuna dela euren arazorik larriena.
Ildo beretik mintzatu da Joxe Mari Sors Euskal Editoreen Elkarteko lehendakaria ere: "Kultura hegemonikoek jan egiten gaituzte". Sorsek esan du sorkuntza aldetik "momentu onenetakoa" bada ere, merkatu globalean "galduta" geratzen dela euskal kultura. "Ikusten ez dena ez da existitzen".
Egoerari aurre egiteko, hainbat neurri proposatu dituzte Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Editargi Elkarteak, Galtzagorrik eta EIZIE itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen elkarteak. Sektorearen kate osoa aintzat har dezatela eskatu diete Euskal Herriko erakundeei.