Kargatzen...
Itxi

Lucretia belaontzia

Lucretia belaontzia, itsasoko brisarekin sendatzeko

Asma zuen Lucretia izeneko neskato batentzat eraiki zuten Lucretia belaontzia 1927an Herbeheretan, medikuak itsasoko brisa gomendatu ziolako. Belaontzi zoragarri honetan nahieran ibili gaitezke orain

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Amuaitz Lertxundi eta Edgar de Pedrok Lucretia belaontzia Pasaiako badian sartzen ikusi zuten duela lau urte eta jabearekin tratua eginda, erostea lortu zuten euren ametsa egia bihurtuz. Berritu eta OstarteSailing enpresa sortu zuten, ia 100 urte dituen zurezko belaontzi honetan bidaiak eskaintzeko eta belaontzi klasikoak berreskuratzeko.

Ostegunero Donostiatik Pasaiarako bidaiak egiten dituzte eta bezeroen eskarien neurrira ere antolatzen dituzte bidaiak, baita urrunekoak ere.

Plazer handia da Lucretia belaontzian bidaiatzea eta gaur Faktoria saioan horretarako aukera izan dugu Pasaiako badian.

Audioak (1)