Kargatzen...
Itxi

Lehen Arreta Arnasberritzen

'Itolarrian gaude. Agendan daukagu greba mugagabearen aukera'

Leer en Castellano

Lehendik zetorren egoera COVIDak are gehiago okertu duela salatu du Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak eta osasun etxe eta anbulategiak "kolapsoaren atari-atarian" daudela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma greba mugagabea egiteko aukera aztertzen ari da euren aldarrikapenek bete gabe jarraitzen dutela gogoratu eta COVID-ak herrietako osasun zerbitzuak itolarrira eraman dituela salatzeko. 

Gontzal Martinez de La Hidalga Basurtoko osasun-etxeko mediku-pediatrak "Faktoria"n salatu duenez, udaldiko ordezkapenik ez da egin eta profesionalei lana bikoiztu eta hirukoiztu egin zaie.

Joan den urtean egindako hiru lanuzteen egin ondoren Jaurlaritzarekin elkarrizketak izan direla onartu du baina "hitz hutsetan" geratu direla asmoak eta "profesional gehienek ikusi dituzten aldaketak okerrerako izan direla". Hori kontutan hartuta, "epe" motzean, lanuzte mugagabera jotzeko aukera ez du baztertu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)