Itxi

AGUSTIN MARKAIDE

"Espero dugu iazko emaitza gainditzea. Urteko bigarren erdiak orekatuko du lehena"

Koroanbirusari emandako erantzunarekin pozik agertu da Agustin Markaide, Eroski taldeko presidentea. Pandemiari erantzuteko prest ez zeudela aitortu arren, maila ona eman dutela uste du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Agustin Markaide Eroski taldeko presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n kontatu digunez, saltokietako salmentak, oro har, normaltzen ari dira.

Jaki dendetan jaitsiera apala espero dute, pandemia hasieran egindako erosketa handiengatik. Forum Sporten, gorakada izan dute itxialdiaren ostean. Gasolindegietan joera goranzkoa da, eta pandemia aurreko salmenten %80ra iritsi dira dagoeneko. Hori bai, ezjakintasuna erabatekoa da Eroski Bidaiaken kasuan.

Markaidek kontatu digu taldeak, oro har, urte ona espero duela, eta bigarren seihilekoak lehenengoa konpentsatuko duela. Salmentei dagokionez, iazko emaitza paretsuak espero arren, helburua emaitza ekonomiko hobeak lortzea dela kontatu digu.

Zorraren ordainketari dagokionez, pozik agertu da Eroski taldeko presidentea, bide onean direla uste du; orain ez omen da lehentasun nagusia. Online salmenta indartzen jarraituko dutela, eta Euskal Herrian eta espainiar estatu iparraldean denda berriak irekitzen eta handitzen jarraituko dutela esan digu.

Audioak (1)