Anton Erkoreka
"Pandemia guztien atzean klima eta ingurumenarekin lotutako arrazoiak daude"
Anton Erkoreka, medikuntzaren historiari buruzko EHU-ren museoko zuzendariarekin beste pandemia batzuk ezagutu ditugu eta oraingoaz ere, hausnarketa interesgarriak plazaratu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Anton Erkoreka gaixotasunen historian aditua da eta COVID-19ak eragindako pandemiaren bilakaerari buruz "Faktoria" saioan esan digu, udaberriko erasoa hasera izan dela, ezin dela pentsatu pasa denik eta normal ibili gaitezkeenik. Bigarren oldea irailean eta urrian espero dela esan digu, baina balitekeela aurreratzea. Eta normalean bigarren kolpea izaten dela hilkorrena. Hirugarren astinaldia ere izaten dute pandemiek eta hori datorren urte hasieran espero dela iragarri digu. Datorren urteko uda alderako espero du COVID-19aren pandemia kontrolatua izatea.
Izurrite Beltza, Kolera, Gripe Espainiarra eta Koronabirusaren pandemiak aztertu ditugu Anton Erkorekarekin eta azpimarratu digu pandemien atzean beti egoten dela ingurumenarekin eta klimarekin lotutako arrazoiren bat.