elkartasun proiektua
'Sinisten dugu eredu honek balio lezakeela migratzaileak integratzeko'
Lurre Urre elkarteak herriko bost migratzaile nekazaritzaren bidez integratzeko proiektua abiatu du. Herritarrak, udala eta eleiza inplikatutako elkartasun proiektua arrakastatsu hasi da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egunotan, Bermeon jaio den elkartasun proiektu interesgarria ezagutu dugu. Bermeon bizi eta egoera irregularrean izanik, lanik egiteko aukerarik gabe gelditu diren migratzaileei laguntzeko bermeotar talde batek martxan jarritako proiektua da: euren lurrak eskaini dizkiete etorkinei euretan lan eginez, baratzak
landuz, ofizio bat ikasi eta gizarteratzeko bidea egiten hasteko.
LURRE URRE izena du gizarte ekintzako proiektu honek eta Amaia Artetxe lankidea gerturatu da beraiengana, gehiago ezagutzeko asmoz. Josu Ojinaga eta Josu Torre Lurre Urre Elkarteko kideekin izan da eta baita proiektuan parte hartzen ari den Insarekin ere.