Migranteak
'Orain arte ezagutu gabeko kopurutan iristen ari dira emakume migranteak Irunera'
Konfinamendua arindu zenetik, 1.500 bat etorkinek gurutzatu dute Gipuzkoa eta Lapurdi arteko bidea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Koronabirusaren pandemiak Afrikatik Europarako bidea egin nahi duten etorkinen bidea etenda izan du baina, konfinamendua arindu zenetik 'egunero ari dira migranteak iristen Irunera, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugara'. Irun Harrera Sareko Jon Aranguren eta Josune Mendigutxiak Faktoria albistegian kontatu dute egunean 12-15 bat etorkinei ematen dietela infomazioa eta asteburuan kopuru hori handitzen da. Eusko Jaurlaritzaren gizarte gaietarako sailaren arabera, itxialdia amaitu zenetik 1500 bat etorkin iritsi dira Irunera. Orain arte ikusi gabekoa gertatzen ari da, 'lehen migranteen % 5 emakumea zen, azken 4 astetan asko handitu da emakume migranteen kopurua, egun batzuetan iritsirakoen %80 izatera iritsi dira'. Etortzen direnen ehuneko 5 izaten ziren orain arteKasu askotan, haur jaio berri edo oso gazteekin iritsi dira Euskal Herrira eta horrek aldaketak eragin ditu: emakumeei bakarrik zuzendutako harrera gunea jartzea adostu dute Irungo udalak eta Harrera Sareak.
Migranteak igerian
Melillan, Europarako bidea egin nahi duten etorkinen lekuko da Ana Elena Altuna, Euskal herriko Ongietorri errefuxiatuak elkareko kidea. 'Oso egoera etsigarriak' ikusi dituela kontatu du Faktoria albistegian. 'Melilla kartzela bihurtu da, muga erabat itxita dago baina, jendearen etorrera ez da eten. Igerian iristen ari dira Melillara. Azken hilabetean, 250 etorkin igerian iritsi dira Melillara'.